Acceso al área de soci@s

Eman eta gero

ERREKA MARI EUSKAL HERRIKO AZKEN LAMINA

Enkarni Genua (Txotxongillo Taldea)

Estrenaldia: 1978 urtean
Antzoki Zaharrean DONOSTIA.

TXOTXONGILLO TALDEA: Enkarni Genua, Manolo Gomez

Textu hau formato hauetan dago argitaratua:
1978 OTS Iñaki Beobide Diska Etxea Long Play, Kaseta
1979 EREIN Argitaletxea Ipuina, komik formatoarekin
1979, 1. argitalpena
2010, 5. argitalpena
1983 Antzerti. Eusko Jaurlaritza, 60 alea Textu eta bi argazki
1985 I.Z.Diskaetxea Long Play eta kaseta
1996 I.Z: Diskaetxea CD eta kaseta
25 urte zuekin
1.999 Arbolé.Historias para títeres/11 Erreka Mari y otros
cuentos en castellano
Gure web horrian www.txotxongillo.com arrita dago doain deskargatzeko moduan.

PERTSONAIAK
. NARRATZAILEA
. ERREKA MARI
. MARTIN
. ARDIAK
. AGUSTINA
. KATTALIN

Orain dela urte asko eta asko, hainbeste eta hainbeste, noiz izan zen jakitea ere oso zaila da, Euskal Herrian laminak bizi omen ziren. Erreketan bizi omen ziren eta gauean, bere urrezko orraziarekin ileak orrazten zituzten bitartean, kanta egiten omen zuten. Oso politak omen ziren, baina desberdinak ziren. Oinak ere ez zituzten gu bezalakoak. Herriko jendeak esaten zuten bezala “Ez ziren gure modukoak”. Eta hori nolabait ordaindu egin behar da. Eta pixkanaka-pixkanaka, laminak, hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin, izkutatu egin ziren. Baina ez larritu, denak ez, bat gelditzen zaigu. Hona ba hemen Erreka Mariren istoria. Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina.

Egun batean Martin artzaia, egunero bezala mendira joan zen bere ardiekin. Oso nekatuta baitzegoen laster loak hartu zuen. Halako batean errekatik soinu bat hasi zen ateratzen, lehendabizi emaro, gero ozenki, eta Martin esnatu egin zen.

Martin: Kontxo! Zeredozer entzun dudala esango nuke. Edo beharbada ametsetan ote nintzen. Dena dela, hemen inor ez dabil, ardiak besterik ez. Tira, tira, lo egitera noa.

(Berriro ere, zuhaitz eder baten itzalpean etzanda jarri zen, eta lo geratu baino lehen, lehengoko soinu hura esnatu zion. Martin zutik jarri zen.)

Martin Nahikoa da. Edo ni txoratuta nago edo zeredozer arraroa gertatzen da hemen. Logureak alde egin dit. Ohiartzunarekin jolastuko dut ez aspertzeko. Mendi hauen artean ohiartzuna oso ozen entzuten da, eta nik esandakoa errepikatzen du. Aproba egingo dut.

– Egun on!

(Baina , errekako ura mugitzen hasi zen eta hor barrutik neska polit bat atera zen. Ileak luze zituen, txuri, orlegi, urdinak, aurpegia bezala. Martin ez zen konturatu, ohiartzunarekin jolasten ari baitzen, eta Erreka Mari bere atzean jarri zen, Martineri adarra jotzeko asmoz.)

Erreka Mari -Berdín din din!

Martin (Harrituta) Arraioa! Gaur ohiartzuna ere arraroa dago.

Egun on!

Erreka Mari Berdin, din, din!
Martin Hau duk hau. Txotxoloo!

Erreka Mari (Farrez) Zu ere bai, ere bai, ere bai!

Martin (Pentsakor) Ez dakit, ez dakit, uste dut niri adarra jotzeko
gogo haundia duela norbaitek. Badaezbada ere, azkeneko aproba egingo dut.

Ni Martin naiz !

Erreka Mari Ni Erreka Mari, ari, ari!

(Martinek bere atzean norbait zegoela konturatu zenean, bira egin zuen, eta Erreka Marirekin topo egin zuen. Oso urduri jarri zen.)

Martin Hara! Nik ez dakit, baina zu. Beno nahi dut esan. Kontxo! Nor zara zu? Nola duzu izena? Non bizi zara?

Orduan Erreka Marik, ahots liluragarri batekin, abestuz, horrela erantzun zion:

Erreka Mari Erreka Mari da nire izena
txuri eta orlegi maite ditut.
Libre eta pozik bizi naiz,
errekan aurkituko nauzu.
Martin Erreka Mari das zure izena
Txuri eta orlegi maite dituzu
Libre ta pozik bizi zara
Errekan aurkituko zaitut
(Oso pozik eta alai arratsalde guztia jolasten igaro zuten , baina halako batean Martin oso berandu zela konturatu zen.)

Martin -Kontxo! Oso berandu da. Etxera joan behar dut Erreka Mari.

ErrekaMari -Bainan bihar etorri Martin.

Martin Horixe baietz. Hi Txuri, beltza, azkar! Goazen etxera. Bihar arte Erreka Mari !

ErrekaMari Agur Martin!….

(Erreka Mari bakarrik gelditu zenean, pixkanaka, errekan sartu zen, errekarekin nahastuz. Hala eta guztiz ere, bere kanta entzuten zen.

Handik aurrera egunero Martin, bere ardiekin, zelai berbera joaten zen, eta egun osoa Erreka Marirekin igarotzen zuen hitzegiten, jolasten eta abesten. Ilunabarrean poz-pozik, bere etxera itzultzen zen.)

Herriko jendea, batez ere Agustina eta Kattalin, bere bizilagunak, hasi ziren kuzkuzeatzen.)

Kattalin Bla, bla, bla. Beste kontu bat Agustina. Konturatu zara zeinen pozik dabil egun hauetan gure bizilagun Martin?

Agustina Horixe baietz! Egunero ari da abesten. Eta beti kanta berdina dela esango nuke.

Kattalin Niretzat, neska batekin dabilela.

Agustina Ba herrikoa ez da.

Kattalin Begira zeinen fanfarroia. Herrian hainbeste neska polit eduki, gu bezalakoak, eta beste herri batera joan andregaiaren bila.

Agustina Non aurkituko ote du, gu bezelako neska ponpoxak.
(abestuz)

Biok baino hobea
herri hontan ezda
bestela kalez kale
hasi galdezka.

Martinen neska nor den
da guk duhgun kezka
ez da bizilaguna
ezaguna ezta
zerbait behar presta
segi mila pista
herrian inkesta
hainbat errespuesta
jakingo degun nor den
Martinen neska
jakingo degun nor den
Martinen neska.

Kattalin Ni enteratuko naiz norekin dabilen. Bihar azokan, tabernan, elizan, plazan eta leku guztietan galdetuko dut. Bli, bli, bla, bla.
(Hurrengo egunean Martinek, Erreka Marirekin topo egin zuenean, bere bizilagunen marmarrak parrez adierazi zizkion.)

Martin Erreka Mariiii!

Erreka Mari Martin tin tin!

Martin Egun on!!!

Erreka Mari Berdin din din!

ErrekaMarr Martin. Non dago atxuri beltxa?

Martin Atxuri beltxa? Atxuritxurikin.

Erreka Mari Gaur bakarrik etorrri zarenez gero dantza egingo dugu elkarrkin.

(Martin lotsatzen da bainan azkenean dantza egiten dute)

Atxuri beltza ona duk baina
txuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horiek
nere oinetara begira.
Erreka Mari Martin hemen eseriko gara eta kontatu behar didazu nolako den zure herria, nolakoak diren zure bizilagunak. Nik ez ditut ezagutzen

Martin Ez dakizu ErrekaMari nire herriko bizilagunak Berritsu horiek zeinen intrigatutak daude. Neska polit batekin nabilela susmatzen daude, eta nor den
Eta nola duen izena jakin nahi dut. A ze farra!!!!

Erreka Mari (Ikaratuta) Ai Marti….Mesedez…..Ez esan nirekin zabiltzala!

Martin Bainan zergatik?

Erreka Mari Ez dakit, bainan ez esan. Seguro aski ez zaie gustatuko. Ni ez naiz haien modukoa, ni ez naiz zure modukoa

Martin Eta zer?

Erreka Mari Asko!Beharbada ez dizute utziko hona etortzen!

Martin Alde egingo du eta kitto.

Erreka Mari Edo beharbada nirekin haserretuko dira eta gaiztakeriaren bat egingodidate.

Martin (Haserre) Ez dira ausartuko.

Erreka Mari Badaezbada ere, ez esan Martin…..Ez esan……Ez esan….
(Martin pentsakor bere herrira joaten da. Erreka Mari abestuz errekan sartzen da)I

(Baina Agustina eta Kattalin enteratu ziren.)
Kattalin Bli bli blablabli blabla-Badakit.

Agustina Zer dakizu?

Kattalin Zer izango da ba. Martinen kontua. Badakit norekin dabilen.

Agustina Esan, esan.

Kattalin Ez, ez. Zuk asmatu behar duzu.

Agustina Ea ba. Maite, Iturribidekoarekin?

Kattalin -Ez, ez, ez.

Agustina Joxeparekin?

Kattalin Ez, ez, ez. Ematen?

Agustina Bai, neska bai.

Kattalin Eser zaitez. Badakizu norekin dabilen Martín. Lamina batekin. Erreka Marirekin.

Agustina Lamina batekin? Laminak ez dira gure modukoak. Ikusteko guztiak ez ditugu ikusi.

Kattalin Errekan ibiltzen dira lotsagabe horiek.

Agustina Ez dira gure modukoak

Kattalin Hori, hori. Ez dira gure modukoak.

Agus. Zerbait egin behar dugu. Nahi eta nahi ez, jaungoikoa edo deabruaren laguntzarekin lamina hori, gure herritik kanpora bidali behar dugu.

Agustina Oso ondo hitzegin duzu Kattalin. Bainan deabruaren laguntza beharrik ez dugu izango. Neska mutil hauek lagunduko digute.

Kattalin Egia. Aizue haur mukixuoak! Zuek lagunduko diguzue lamina herritik kanpora bidaltzen?

(Neska mutilekin eztabaidatzen dute)

Entzun ondo! Onean edo txarrean lagunduko diguzue!….Bla bla bla……

– Bla, bla, bla, bla.
(Bitartean Erreka Mari, bere errekan oso kezkatuta zegoen.
Erreka Mari Martinek bizilagunen kontuak esan dizkidanez geroztik ez nago lasai. Ez ditut ezagutzen baina nire lagunak ez direla izango susmotan nago. Bildurrez nago, batez ere orraziarengatik. Nire urrezko orrazia ! Zerbait gertatzen ba zaio izugarria izango litzateke. Gu laminok orrazirik gabe ezin gara bizi. Badakit zer egin. Errekan izkutatuko dut.

(Hori egiten zuen bitartean ahots batzuk entzun zituen eta guztiz ikaratuta errekan sartu zen. Bai. Agustina eta Kattalin bidetik zetozten.)

Agustina Kattalin ondo dakizu ordu honetan etxetik kanpora ibiltzea ez dudala batere atsegin.

Kattalin Ixilik egon eta jarraitu.

Agustina Behintzat, goazen atseden txiki bat hartzera , eta bidebatez esan zaidazu, zertarako etorri garen hona. Egian esan lehen ez dizut ondo ulertu.

Kattalin Bai motza zarela! Zer nahi dugun garbi dago. Herritik kanpora lamina hori bidali.

Agustina Hori bai, baina…

Kattalin Ixo! Jakin behar duzu laminarentzat bere orrazia mundu honetako gauzarik inportanteena dela. Bere orrazia galtzen badu…. Zas! Agur lamina. Eta hori egin behar dugu gau honetan. Bere orrazia lapurtu, ostu, kendu. Eta orain berriketa alde batera utzi eta arin lan egitera! Hemen harri hauen artean orrazia izkutatzen duela esan didate.

(Agus eta Kattalin harri guztiak altzaegiten dute, baina alperrik. Orrazia ez zen azaltzen. Halako batean ahots bat entzun zen. Martinena zen, Erreka Mariri deika zetorren.)
Martin Erreka Mariiiii !

Kattalin Agus! Norbait dator. Martin da. Gozen azkar !

Martin Hara! Baina zertan ari zarete?

Kattalin Gu….mendira etorrri gara perretxikoak hartera, tortila goxo bat zuri egiteko.
(Neska mutilek gertatutakoa kontatzen dute)

(Bizilagunek alde egin dutenean Erreka Mari errekatik atera da)
.

Erreka Mari (Ikaratua) Zer Martín, joan dira?

Martin -Bai joan dira, eta ez dakit zertarako etorri diren.

Erreka Mari Nik esango dizut. Zure bizilagunak hona etorri dira nire orrazia kentzeko asmoz. Baina begira, hemen dago. Oso pozik nago, alde batetik orrazia hemen dagoelako etabeste aldetik konturatu naizelako hemengo neska mutilak nire lagunak direla etanire kanta badakite abesten.

(Elkarrekin Erreka Mariren kanta abesten dute)

(Lasai geratu ziren Martin eta Erreka Mari errekaren ondoan, abesten, jolasten ,baina bizilagunak ez ziren hain errez aspertzen, eta asko pentsatu ondoren ideia ezin itsusiagoa bururatzen zitzaien

Kattalin Gaur izango dela eguna esaten dizut.

Agustina Esan ba, zer asmatu duzun. Baina egia esan gaur izango da azkeneko eguna laguntzen dizudala. Utz dezagun pakean lamina hori eta.

Kattalin Ezta pentsatu ere. Nire plana kontatuko dizut. Bla, bla bli, eta gaur gauean bere erreka zikinduko dugu.

Erreka zikindu? Oso zaila da hori!

Ez pentsa! Zuk gaur gauen etxeko zikinkeri guztiak ekarri. Sardinak latak utsak, plastikozko botilak. Paperak, zakarrak, botilak, kartoiak. Erreka zikindu Erreka zikindu!!!!!!!

Gau osoa igaro zuten Kattalin eta Agusek etxetik errekara, errekatik etxera, erreka zikintzen. Halako batean Martinen ahotsa entzun zen. Abestuz zetorren eta Erreka Mariri deika.
Martin Erreka Mariii!

Erreka heldu zenean harrituta gelditu zen. Orain arte hain ederra zegoen erreka zikinkeriaz beteta azaltzen zen. Paperak….latak….boteilak….Nazkagarria! Eta lehendabizikoz, Erreka Mari, bere txokoan ez zegoen, bere kanta ere, ez zen entzuten.

Martin Erreka Mari! (ohikatuz eta negarrez)
Eta orduan bai, mendi gainean, urrutian, lehen ez zegoen errekatxo bat sortzen ari zela konturatu zen. Martinek itxaropenez betea hots egin zuen:

Martin Egun on!!!!!!
(Eta ez dakigu nork, errekak, ohiartzunak, Erreka Marik ote, erantzun zionJ

Erreka Mari Berdin, din din din…..!!!!!

Enkarni (narratzailea) Gure ipuina amaitzera doa. Egia esan Erreka Mari non dagoen ez dakigu, baina ziur gaude, nonbaitean, Euskal Herriko edozein errekatxoetan egon behar duela, bizi behar duela. Horregatik lagunok, mendira joaten bazarete eta errekatxo txuri orlegi bat ikusten baduzue….zaindu. Beharbada, beharbada hor bizi da Erreka Mari, Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina.

(Erreka berri bat sortzen da.)

Translate »