Acceso al área de soci@s

Itsasminez

ITSASMINEZ
Enkarni Genua. Txotxongillo Taldea
Estrenaldia: TXOTXONGILLO TALDEA. Enkarni Genua,Manolo Gomez

1990 Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia TOLOSA
Antzezlan hau formatu hauetan dago argitaratua:

I.Z. diskaEtxea 1990 Long Play, eta kaseta
Erein Argitaletxea 1990 Ipuina/komik 1.argitalpena
2007 “ 3.argitalpena

IZ Diskaetxea 1996 25 urte zuekin
CD eta kaseta
Gure web. orrian www.txotxongillo.com dago sartuta. Doain deskargtatzeko moduan

PERTSONAIAK

.AMA TITIRITERA
ARGI (7 urte dituen neska/txotxongiloa)
PULPEZ OLAGARROA
ARRAIN GORRI
SARDINAK
ILARGIA
KARAKOLA
OSABA JOXE (Urpekaria, buzoa)

(Musika. 1)
Ama: Ez, hemendik itsasoa ez da ikusten, bainan nahiko gertu dago. Haundi-haundia, berde, urdina, misterioz beterik. Nik itasoa asko maite dut. Zuek ere bai, ezta? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen digulako. Bainan ez pentsa hori horrela beti izango denik, zeren itsasoa….arriskuan dago. Bai arriskuan. Eta hori dena ilargiak daki (ilargia piztu) Berak gauza asko kontatuko digu.
Istorio hau Argiren urtebetetzean gertatu zen. Argi nire alaba da eta gaur bere urtebetetzea izan da. Eskolako lagun guztiak etorri dira etxera eta Aitona eta amama….eta Osaba Joxe, bai urpekaria den osaba, ur azpian lan egiten duena.

Hara, hemen dago Osaba Joxek ekarritako oparia. Argik oraindik ez du ikusi. Erakutsiko diot. (Ilargia itzali) Argi! Argi! Begira Osaba Joxek ekarritako oparia…..!
(karakola hartzen du eta Argiri erakusten dio)

Argi: Ummmm (nekatuta, kasurik egin gabe)

Ama: Argi! Begira!

Argi: Ummmmm… (Burua beste aldera mugitzen du)

Ama: Nekatuta zaude Argi. Bihar erakutsiko dizut. Orain Argiak itzaliko ditut eta…lo egitera.
(Argiak jeisten dira)

Argi: Argiak ez itzali ama!

Ama: Pittin bat neska.

Argi: Eta muxu bat emango didazu?

Ama: Tori….Muxu haundi bat!

Argi: Eta neska mutil hauek zer. Muxu bat nahi dut.

Ama: (Neska mutilei) Muxu bat eman mesedez…..

Argi: Agur…..
Bihar arte…
Ondo lo egin!

Ama: Beno…..Agur…Bihar arte….Ondo lo egin. Ni banoa!

Argi: (Bakarrik geratzen da lo egiten) Ama! Ama!

Ama: Zer nahi duzu Argi. (Argiak pizten ditu)

Argi: Oraindik ez dut Osaba Joxeren oparia ikusi.

Ama: Lehen erakutsi nahi nizun!….Hara… (karakola ematen dio) Tori! Eskuarekin heldu eta entzun……

Argi: (Karakola belarrian jartzen du) (Harrituta) Uiiiii! Uiiiiiii! Uiiiiiii! Hau zer da?

Ama: Hau karakola da. Belarrian jartzen baduzu itsasoan gertatzen den guztia jakingo duzu.

Argi: Hori egingo dut egunero, eta nahiz eta itsasotik urruti bizi arren, gertu sentituko naiz.

Ama: Ondo dago Argi, bainan orain lo egin behar duzu. Bihar eskolara joan behar duzu eta… (Argiak jeisten ditu)

Argi: Argiak ez itzali, mesedez….

Ama: Pittin bat bai neska!

Argi: Eta muxu bat ezer?

Ama: Tori!

Argi: Eta neska –mutil hauek zer?

Ama: Hara. Muxu bat eman (Pazientzia pixka bat galtzen)

Argi: Agur…bihar arte….ondo lo egin….

Ama: Agur….Bihar arte!….Ondo lo egin (joaten da)

Argi: (Lo egiten geratzen da. Halako batean) Ama!….Ama!….

Ama: Ai Argi….Orain zer?

Argi: Kanta bat abestuko didazu?

Ama: Ai Argi….Orain kanta, gero ura, gero pixa…. Eta zer kanta?

Argi: Ur azpian ur azpian, osaba Joxeren kanta..

Ama: Ondo. Hau da zuek dakizuen kanta ezta?

(Musika 2…..Ur azpian-ur azpian kanta)

Ur azpian ur azpian
egoten da gizon bat
ur azpian lan egiten
Joxe da bere izena.

Arraiak ditu lagunak
piratak ezagunak
bere bizitza osoa
itsaso barrenean.

Karakolabatek dio
arren lagunidazu
bete ezazu nire ametsa
lurrean bizi nahi dut.

Karakola harturikan
Joxe goruntz dijoa
gurekin biziko zera
gurekin karakola
(Kanta bitartean letrak esaten duena ikusten da (diapositiben bidez) Kanta bukatu baino lehen ama joaten da. Argi lotan geratzen da)

Argi: (esnatzen da) Ama! Ama!….Ama joan da, bainan nik loak hartu baino lehen itsasoan gertatzen dena jakin nahi dut. Karakola! Zer dio itsasoak?

(Kanta 3) (bi diapositiba)

Argi: Hara ze polita! Beno lo egin behar dut, bihar eskolara joan behar dut eta. Bainan azkeneko proba egingo dut. Karakola….zer dio itsasoak?

(ez da ezer entzuten, bi diapositiba)

Hara….ez da ezer entzuten, noizean behi soinu arraro batzuk besterik ez, eta ez da lehen bezain polita ikusten!….Nik uste dut itsasoan zerbait arraroa gertatzen ari dela. Badakit. Itsasora joango naiz, hor zer gertatzen den jakiteko. Ama!…Ama!….Itsasora joan nahi
dut! Baimena ematen didazu!

Ama (Barrutik, atera gabe, eta ia kasurik egin gabe). Argi, nahi duzuna egin, bainan utzi
nazazu pakean.

Argi: Oso ondo! Orduan itsasora joango naiz. Bainan nola? Karakola lagunduko didazu?
Itsasora joan nahi dut.

Karakola: Bai Argi….Bainan itxi begiak…..Itsasora goaz
(Musika fuerte, argiak itzali, eszenatokiaren aldaketa)

Bat….etxetik atera…Itxi begiak.
Bi…aldapa behera…Itxi begiak
Hiru….aldapa gora. Itxi begiak
Lau….Autopista. Itxi begiak
Bost. Bide estua. Itxi begiak

Ireki begiak Argi. Itsasoan gaude!

(Eszenatokia aldatuta dago.Itsasoa azaltzen da. Argi beltzak piztutak)

(Arrainak azaltzen dira. Pulpez Olagarroa alde batetitk bestera ibiltzen da. Argi igeri egiten azaltzen da).

Argi: Hara! Itsasoan nago. Bidaia oso luzea izan da. Nekatuta nago. Hemen eseriko naiz. Karakola, zu beti nere ondoan.

Arrain gorri: (Poliki poliki sartzen da. Neska dagoen lekura urbiltzen da, Harrituta geratzen da.
(Musika bukatzen da)

Hara! Hau zer da?
Legatza bat al da?
Karramarro?
Sardin potolo bat?

Neska? Eta zer arrain mota da hori?

Pertsona bat?

E! Neska-pertsona! Esnatu!
Argi: (Esnatzen da) E! Ni ez naiz neska-pertsona. Ni neskato bat naiz, eta nere izena Argi da.
Argi eta kitto

Arrain G: Argi eta Kitto? Ze izen arraroa..

Argi: Ez, ez. Argi eta kitto ez! Argi….eta kitto!

ArrainG: Ba hori esan dut, neska. E Argi eta Kitto, zer egiten ari zara?

Argi: Ba nere karakolaren bidez itsaoa arriskuan zegoela jakin dut. Egia da hori?

Arrain G: Utz nazazu pakean. Pulpez Olagarroak jakingo du. Joan eta galdetu.

Argi: Pulpez Olagarroa? Eta non bizi da?

Arrain G: Ez dakizu?

Argi: Ez…

Arrain G: Joan eta galdetu.

Argi: Bainan nola da bere etxea?

ArrainG: Ez dakizu?

Argi: Ez…

Arrain G: Joan eta galdetu.

Argi Bainan nondik joan behar da?

Arrain G: Ez dakizu?

Argi: Ez.

Arrain G Joan eta galdetu

Argi: Eta nola duzu zuk izena?

Arrain G: Ez dakizu?

Argi: Ez…

ArrainG: Joan eta galdetu.

Argi: Joan eta Galdetu….Ze izen arraroa.

Arrain G: Argi eta Kitto arraroagoa da, neska (Joaten da)

SardinaK: Bli, bla, bli bla bli bla

Argi: Sardinak ari dira hizketan. Hara joango naiz.

Sardinak: Bai, bai. bai Itsasoa arriskuan dago. Mugimendurik gabe gelditzen ari da. Ez dakigu zer egin. Ez, ez dakigu, ez dakigu. Pukpezengana joango gara, berak jakingo
du zer egin. (joaten dira)

Argi: Sardinak gauza bera esan dute. Ni ere Pulpezengana joango naiz.
Pulpez!….

(Jolas titiriteroa: Pulpez azaltzen da. Desagertzen da. Argik galdetzen du. e.a.)

Argi: Badakit zer egin! Hemen itsasontziren atzean hizkutatuko naiz
(Berriro “Jolas titiriteroa” Azaldu, ez du ikusten e.a.)
Azkenean Pulpez bere kobazuloan sartzen da)

Argi: Bere kobazuloan sartu da. Oso sakona da. Pulpez…

Pulpez: E…..e…..

Argi: Atera!

Pulpez: A……a…..

Argi: Ni hemen nago!

Pulpez: Ni hemen…..

Argi: Zurekin hitzegin nahi dut.

Pulpez: Ezin dut.

Argi: Zer egiten ari zara?

Pulpez: Lotan nagoooo!

Argi: Hori ez da posible. Lotan eta hitzegiten!

Pulpez: (Zurrunka hasten da)

Argi: Egia da. Lo geratu da.Eta orain zer egin dezaket? A bai. Joan eta galdeturi galdetuko diot. Joan eta Galdetuuuu!

Arrain G.: (Sartzen da). Zer nahi duzu?

Argi: Joan eta Galdetu, Pulpezengana joan naiz

Arrain G: Eta zer? Ez duzu aurkitu?

Argi: Aurkitu bai, bainan bere kobazuloan sartu da eta o geratu da.

ArrainG : Je, je, je…. Ez duzu ezer lortuko. Datorren urtean etorri berriro.

Argi: Datorren urtean? Arrano pola! Ez da hain erreza hona etortzea.

Arrain G: Beno, beno. Ez haserretu. Beste aukera baduzu.

Argi: Esa ba!…

Arrain G: Begira, Pulpezi musika asko atsegin zaio, eta bere kanta abesten badiozu, agian bere kobazulotik aterako da dantza egitera.

Argi: Eta nola da bere kanta?

ArrainG Ez dakizu?

Argi: Ez!….

ArrainG Ba…Joan eta galdetu.

Argi: Bainan nola da, do re mi, ala mi fa sol.

Arrain G Ez dakizu?

Argi: Ez…

Arrain G Joan eta galdetu (joaten da)

Argi: Jo!….Orain nik ez dakit nola den Pulpezen kanta….

Sardinak: Guk badakigu, badakigu, badakigu.

Argi Ondo. Orduan elkarrekin abestuko dugu.

(Musika, 4)

Hanka gehigi ditu
Pulpez Olagarroa
bat bi hiru lau bost sei
kontatzen ez da erreza
lagundu zuk mesedez
lan neketsu honetan
bat bihiru lau bost sei
geldirik plpezjauna

(Abesten duten bitartean Pulpez azaltzen da eta elkarrekin dantza egiten dute.
Ondoren Argi esertzen da, eta sardinak Pulpezekin dantza egiten dute)

Sardinak: Geldirik Pulpez jauna!…Geldirik Pulpez Jauna!

Pulpez Ixilik egon, ixilik egon. Esnatu egin nauzue.

Sardinak: Horixe nahi genuen. Oso kezkatuta gaude. Itsasoa indarrik gabe gelditzen ari da, eta horrela jarraitu ezkero, akabo itsasoko bizitza.

Pulpez: Ixo…Ixo!….Pensatzen ari naiz.

Sardinak: Oso ondo Pulpez jauna. Zuk pentsatu eta gu ixilduko gara, bai bai bai ixilik ixilik egongo gara, bal bla bli bli…

Pulpez Bainan zuek ixilik egoten ez aldakizue zer den?

Sardinak: Horixe baietz. Hori esaten ari gara. Ixilduko garela. Ixilik ixilik egongo gara
Bla, bla, bla….

Pulpez Beno…Ni banoa.

Sardinak Mesedez Pulpez jauna….

(Ixiltasuna lortzen denean)

Pulpez: Begira. Jakin behar duzue Aspalditik ilargia gure laguna dela. Berari ezker itsasoa alde batetik bestera ibiltzen da, eta itsasoa geldirik badago, ummmm, ummmm. Horrek esan nahi du ilargia gurekin haserre dagoela.

Sardinak Ilargia gurekin haserre? Eta zergatik? Guk ez dakigu….Ez diogu ezertxo ere egin.

Pulpez Ba nik ere ez. Horregatik berengana joan behar dugu zer gertatzen zaion jakiteko.

Sardinak: Ilargiraino? Eta nor joango da?

Pukpez: Zuek esatebaterako.

Sardinak: Gu?. Bai zera! Hemendik ateratzen bagara…akabo fandango (joaten dira)

Pulpez: Akabo fandango, akabo fandango….kakati horiek! (Argi ikusten du) Hara! Eta
hau nor da?. Sardina? Karramarroa? Bale txiki bat? Neska? Eta zein arrain mota da hori?

Argi: Ez, ni ez naiz arrain bat. Ni neska bat naiz, eta Argi dut izena. Argi eta kitto.

Pulpez Argi eta Kitto? Zein izen arraroa…. Eta nola etorri zara honeraino?

Argi: Ba nire osabak oparitutako karakolak ekarri egin nau.

Pulpez Oso ondo. Zu joan zaitezke ilargiarekin hitz egitera.

Argi: Ilargiraino?

Pulpez Bai, haserre dagoela uste dugu eta arrazoiak zeintzuk diren jakin nahi dugu.

Argi Bainan ilargiraino nola joango naiz?

Pulpez Zure karakolari laguntza eskatuz, eta agur ni banoa logurez nago eta…..

Argi Eta ni? Beno, aproba egingo dut. Karakola lagundu ilargira joan behar dut.

(Musika)

(Ilargia azaltzen da. Ondoren Argi)

Argi UHF! Heldu naiz. Aizue neska mutilok hor zaudete ezta? Txiki txikiak ikusten zaituztet. Ilargiarekin hitz egitera etorri naiz, bainan izkutatu da. Suabe suabe deituko diogu. Ilargi amandrea! Atera! Zurekin hitzegin behar dut. Itsasoko lagunak oso kezkatuak daude.

Ilargia (Azaltzen da) Eta ni haserre!

Argi Haserre? Zergatik?

Ilargia Inork ez duelako nik egindako lana estimatzen, inork ez didalako eskerrikasko ematen eta horregatik ez dut lan gehiago egingo.

Argi Arrazoia duzu. Nik behin ere ez ez dizut eskerrikasko esan, beno, ez zuri eta ez inori.

Ilargia Ba hori gaizki eginda dago neska!

Argi Bainan erremedio erreza du honek. Hemendik aurrera gauero eskerrikasko esango dizut. E lagunok! Eskerrikasko esango diogu ilargiari ¿ Bai? Eskerrikasko!

Ilargia Ondo dago, ondo dago.

Argi Orduan lanean hasiko zara?

Ilargia Ezta pentsatu ere! Beste arrazoi bat daukat haserre egoteko.

Argi: Esan ba…

Ilargia Entzun. Nik lan egiten dudan bitartean itsasoaren alde lurraren alde, zuek ari zarete itsasoa eta lurra ondatzen, zikintzen.

Arti Nik ez!

Ilargia Ba, ba, ba. Hori jende guztiak esaten du, bainan nik dakidana da itsasoa eta lurra gero eta zikinago dagoela.

Argi (Damututa) Beno…..batzutan….pipa azalak botatzen ditut….eta paperak…..
Bainan hemendik aurrera itsasoa eta ondartzak zaintzen saiatuko naiz, eta neska mutil hauek ere bai. Baietz? Eta horrela izango dela frogatzeko olerki bat esango dizuet. E neska mutilok, nik esandakoa errepikatu

Maite zaitut ilargi
Nire laguna zara
Maite zaitugu ilargi
Gure laguna zara,
Orain eta beti.

(Bitartean ilargiaren aurpegia aldatzen joaten da)

Ilargi Hori da dena? Ba ez du balio. Zure asmo onak egia direla frogatzeko
Zuk asko maite duzun zerbait eman behar didazu.

Argi Nik asko maite dudan zerbait? Eta zer da gauza hori?

Ilargi Zuk jakingo duzu. Eta orain….ni banoa! Eguzkia dator eta……

(Desagertzen da)

Argi Itsasora joan behar dut berriro ea itsasoko lagunek zer esaten didaten. Karakola
Lagundu, itsasora joan behar dut!……

(Musika)

(Itsasora heltzen da)

Argi Heldu naiz!…E! Sardinak…Hemen nago. Joan eta galdetu non zaude?
Pulpez! Etorri!

Pulpez Ongi etorria Argi., Zer ilargiarekin egon zara?

Argi Bai, egon naiz.

Puklpez Eta egia da haserre dagoela?

Argi Bai, egia da.

Pulpez Eta zergatik?

Argi: Bi arrazoiengatik

Pulpez Esan ba…

Argi: Ilargia haserre dago, berak egindako lanarengatik behinerez ez diogulako eskerrikasko esaten.

Pulpez Horrek erremedio erreza du. Nik gutxienez , eskerrikasko esango diot,

Argi Guk hori bera egin dugu

Pulpez Eta orduan lanean hasiko da?

Argi Ez, ez. Beste arrazoi bat dauka haserre egoteko.

Pulpez Esan ba, neska.

Argi Ez, ez, dizut esango, lotsa ematen dit eta….

Pulpez Lotsa? Lagunen artean gaude Argi.

Argi Badakit, bainan agian nirekin haserretuko zara

Pulpez Ni gutxienez ez naiz haserretuko.

Argi Ikusiko dugu. Ilargiak dio, berak lan egiten duen bitartean itsasoaren alde,
Gu ari garela itsasoa eta ondartzak zikintzen (azken hitza oso baxu esaten du
Pulpezek ez entzuteko)

Pulpez Zer esan duzu? Ez dizut ondo ulertu.

Argi Ba hori, ez duela lan gehiago egingo gu itsasoa eta ondartzak zikintzen ari garelako.

Pulpez (Oso haserre) Ondartzak zikintzen?….Ay, ay, ay ay. Nola da posible?

Argi Ikusten? Haserretu zara!

Pulpez Nola ez Argi! Itsasoa zikintzen….Ikaragarria da hori.

Argi Bainan hemendik aurrera itsasoa eta ondartzak zaintzen saiatuko gara. Hori esan
diogu Ilargiari.

Pulpez Ondo dago, ondo dago. Orduan ilargia lan egiten hasiko da?

Argi Ez, oraindik ez. Hori dena egia dela frogatzeko nik asko maite dudan zerbait eman diodala esan dit. Bainan nik ez dakit zer eman….

Pulpez (Haurrei galdetu ondoren) Ba guk badakigu. Zure karakola.

Argi Nire karakola? Osaba Joxeren oparia da, eta asko maite dut!

Pulpez Horregatik, gaitera ilargiak zure karakola jaso ondoren, guk asko maite
Dugula jakingo du.

Argi Karakola? Ez, ez, emango diot….badakit. Nere anai txikiaren kotxe kapota.

Pulpez Kotxe-kapota!!! Ez, ez, karakola

Argi Ez, ez. Emango diot…..goxoki bat.

Pulpez Ez Argi…..karakola. Bihotz zabaleko neska bat zara….

Argi Beno, ilargi!….Aterra!…..(ilargia ateratzen da) (MUSIKA……)
Tori zuretzat nire karakola

(Diapositibak: karakola
Ilargia poz-pozik)

Pulpez Txalo….txalo bero bat. Hau ospatu behar dugu . Nire kanta abestusko dugu.

(Kanta hasten da)

(Estrofa bat abestu ondoren)

Argi (Negarrrez…) Ixo…Ixilik egon mesedez!

(Musika kentzen da)

Pulpez Zer gertatzen zaizu Argi?

Argi Nire karakola ilargiari eman diot. Orain bera pozik dago eta laster hasiko da lanean. Zuek ere poz-pozik zaudete, bainan ni nago oso triste….

Pulpez Triste? Zergatik?

Argi Karakolarik gabe ez dakit etxera nola itzuli.

Pulpez Berdin da. Gurekin gelditu.

Argi (Negarrez) Ez, ez. Etxera joan nahi dut. Hor daude nire gurasoak, aitite eta amama, nire lagunak. Etxera joan nahi dut. Nire osaba Joxek jakingo balu…

Pulpez Zure Osaba Joxe? Urpekaria dena?

Argi Bai

Pulpez Jantzi dotore batekin itsas ondoan lan egiten duena?

Argi Bai…

Pulpez Hain jatorra den hori?

Argi Bai, bai….Hori da nire osaba

Pulpez Ba gure laguna da!

Argi Eta badakizu non egon daiteken?

Pulpez Baietz uste dut.

Argi Onduan mesedez Pulpez Jauna….Eraman nazazu.!

Pulpez Ederto. Lepotik heldu fuerte, eta goazen….goazen Osaba Joxerengana..

Sardinak Guk ere joan nahi dugu. Goazen…goazen….

MUSIKA

(DENOK JOATEN DIRA)
Joxe: (Musikaren erdian Joxe azaltzen da, Agurtzen)

Kaixo! (umeei begira) Kontxo, kontxo zenbat karramarro!

Sardinak E….e! Osa Joxe, neskato bat zure bila dabil.
Pulpez….Argi….Hemen dago Osaba Joxe…

(Musika bukatzen denean)

Pulpez Hara! Hemen duzu zure osaba, Argi!

Argi Eskerrikasko Pûlpez Jauna…

Pulpez Eskerrikasko zuri

Argi Mila ezter!

Pulpez Ondo pentsatu ondoren ez da hain zaila eskerrikasko esatea e!

Argi Ez, ez, Esker anitz.

Pulpez Beno, beno….Ni banoa.

Argi Aizu, Joan baino lehen muxu bat eman.

Pulpez Muxu? Eta zer da hori?

Argi (far egiten du) Ez dakizu zer den. Begira: Mua, mua. Hau da muxu bat.

Pulpez Ummmmm zein goxoa!

Argi Orain zuk neri….

Pulpex Ez, daki, ez dakit. Saiatuko naiz. Mkdjkflkwlkrlkle

Argi Hori ez da muxu bat….Baba guztiak bota dizkidazu….

Pulpez Barkatu….Urrengorako hobeto ikasiko dut. Agur Argi….Gutaz ez ahaztu…

Argi Agur Pulpez jauna!….
Osa….Osaba Joxe! KasKo honekin ez dit entzuten. OSABA!!!

Osaba Joxe Nork deitzen nau?

Argi Ni naiz osaba. Argi.

Osaba Joxe Argi? Eta zer egiten duzu hemen?

Argi Begira, zure karakolaren bidez etorri naiz eta gero ilargiari eman diot, eta gero,….eta gero….(dana oso azkar)

Osaba Bainan hori dena amatxok badaki?

Argi Ez dut uste.

Osaba Eta aitak?

Argi Aitak ez.

Osaba: Eta irakasleek?

Argi Ezta ere.

Osaba Ai, ai, ai, ai, ai, ai (haserre)

Argi Osaba ez haserretu.Nik etxera joan nahi dut

Osaba Ondo dago. Eramango zaitut.

Argi Osaba, nik hemen lagun asko egin ditut: Sardinak, Pulpez Olagarroa, Joan eta Galdetu……Eta orain karakolarik gabe nola hitz egingo duzu lagun guzti hauekin.

Osaba Zuk nahí duzuna karakola berri bat da, ezta?

Argi Posible balitz!…

Osaba Beno, hori biharko utziko dugu. Orain lepotik heldu buerte, itxi begiak eta……

Etxera goazzzzzzzzzzzzzz!

(Musika. Eszenatokiaren aldaketa. Berriro Agiren gela)
(Argiak pizten dira)

Narratz Eta Argi oso nekatuta, bainan oso pozik bere etxera heldu zen.

Argi Eskerrikasko Osaba…

Narratx Eta ohean sartu baino lehen ba al dakizue zer aurkitu zuen kuxinaren azpian?
Asmatu duzue! Karakola berri bat!

Argi Eskerrikasko Osaba!

Narratz Eta oso nekatuta bai zegoen, Argi ohean sartu eta berehala lo geratu zen.

• Eta handik aurrera gauero gauero karakolaren bitartez ilargiarekin hitzegiten du (ilargia azaltzern da) eta itsasoan geratu ziren lagun guztiekin…

Eta erdi lotan, erdi ametsetan hauxe errepikatzen du.

Itsasoa maite egin behar dut…..
Itsasoa maite egin behar dut….

Eta horrela bazan/ala ez bazan/sar dadila kalabazan/ eta atera dadila herri honetako plazan.

Translate »